Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Frontoiko teilatu berria abuzturako jarriko dutela adierazi dute langileek

2009-06-23 | 12:25:17

Frontoiko teilatu berria abuzturako jarriko dutela adierazi dute langileek

Bitarte honetan, gimnasioa, frontoia bera eta aldagelak ezin dira erabili

Joan den astean hasitako obrak itxura hartzen hasi dira. Momentu honetan, teilatu zaharreko burnizko egitura futbol zelaian dago eta bota egingo dute. Egitura berria egurrezkoa izango da.

Ez du erantzunik

2009-06-15 | 17:09:57

Adingabe bat bi aldiz atxilotu dute autokarabana batean lapurtzeagatik

Ertzaintzak bart 04:00ak aldera atxilotu zuen lehen aldiz, eta gaur 12:00etan bigarrenez

Larraitz auzoan zegoen autokarabana batean lapurtu nahi izan zuen 16 urteko gazte batek eta ertzainek lapurretaren momentuan harrapatu zuten. Autokarabanan sartzeko leiho bat hautsi zuen gazteak eta dena hankaz gora zegoen barruan.

Ez du erantzunik

"Garai bateko Alegia" arrakastatsua

2009-06-08 | 11:20:48

"Garai bateko Alegia" arrakastatsua

Herria guztiz eraldatzea lortu zuten herritarrek, janzkeratik hasita

Bazkarian 300 lagun inguru elkartu ziren eta goizekoa nahi baino lehenago bukatu zen Alegiara hurbildu zirenentzat.

Ez du erantzunik

2009-06-06 | 15:02:18

Juan Joxe Agirre fraideak jaso du IX. Manuel Irujo saria.

Lizarran (Nafarroa) eman diote saria alegiarrari, 40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.

Lazkaoko (Gipuzkoa) beneditarren komentuko fraide eta liburuzaina da Agirre.

Ez du erantzunik

2009-05-19 | 17:18:35

V. Kirol Astea asteartean (hilak 26) hasi eta igandera bitarte izango da

Proiekzioei, argazki-bideo erakusketei, zein osasunari ere tartea egingo diete

Datorren asteartetik igandera bitarte Alegian V. Kirol Astea izango da. Alegiako Kirol batzordeak antolatu du guztia: tartean, pilotari ezagunak ere izango dira hitzaldi bat ematen, halterofiliako saioa, Aimar Irigoienen saioa (hilaren 30ean) edota futbol denboraldi amaierako festa izango dira.

Ez du erantzunik

Ertzainek bi ahari hil eta sasietan bota dituzte «bidea oztopatzen zutelako»

2009-05-07 | 13:32:46

Ertzainek bi ahari hil eta sasietan bota dituzte «bidea oztopatzen zutelako»

Asteartean gertatu zen eta oraindik han daude gorpuak, N-1ean

Migel Mari Agirre artzain alegiarraren bi ahari euren lurretatik atera ziren eta antza, N-1 errepidera atera ziren. Artzainaren arabera, "dakien batek lotu egin zituen errepidera ez ateratzeko eta arriskua txikitzeko". Geroago, ertzainek animaliak identifikatu zituzten zeinenak ziren jakiteko, baina oker. Ondoren, ahariak hartu eta baztar batean tirokatu egin zituzten, gorpuak sasietara botaz.

Ez du erantzunik

2009-05-06 | 13:55:29

Udalbatzak Franco diktadoreari Alegiako Ohorezko alkatetza kargua kendu dio

Azken ohiko bilkuran PSE-EEren ezezko bozkarekin onartu zuten mozioa

Alegiako Udalbatzak 1949ko abuztuaren 20an sinatu zuen eta 24an, Gipuzkoako alkate guztiek Franco ohorezko alkate izendatzeko udalbatzek hartu zituzten erabakiak eskura eman zioten. Honela Gipuzkoak "leialtasun sutsua" adierazi zion Francori.

Ez du erantzunik

2009-04-06 | 13:55:21

Bihar, Udaletxean koordinazio batzordeak osatzeko aukera, 19:00etan

Aurrekontuekin hasi da Udala eta arloz arlo landu nahi dute guztia

Aurrekontuak lantzen hasiak dira Alegiako udaletxean. Ingurugiroa, hirigintza, gizarte gaiak, kultura... Horietan arloz arloko lanketa egitearekin batera, koordinazio batzordeak ere egin nahi dituzte, eta lehenengoa bihar izango da, 19:00etan hasita, Udaletxean bertan.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Ikastaroak

Gazteentzako tailerrak
TOLOSA, - 2009-06-30

Erakusketak

argazki erakusketa
HERNIALDE, hernialdeko ostatuan - 2009-06-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.