
2008-09-20 | 16:51:50
Eneko Lasa arrantzaleari larunbatean egingo diote omenaldia
Udalak prestatu du larunbatekoa
Junior mailako arrantzale gaztea Munduko Txapelketako azpitxapelduna izan da eta datorren urtean berriz ariko da. Omenaldia 20:00etan izango da plazan, eta ondoren, zahagi ardoa izango da.
2008-09-09 | 17:46:11
Eneko Lasa arrantzale gazteak 7. egin du Espainiako Txapelketan
Asteburuan Euskadiko arrantza selekzioak 3. egin zuen
Indibidualki alegiarrak 7. postua eskuratu zuen. Igande arratsaldean, berriz, maila gorenean aritu ziren 16 arrantzaleen artean bigarren egin zuen, eta honek datorren urteko mundialera joateko txartela eman dio.
2008-07-19 | 14:46:13
Sardina, txorixo eta sagardo dastaketa izan dira plazan
Bitartean, musika izan da eta bi jubilatuk ederki dantzatu dute eskenatokian
2008-07-18 | 13:19:34
Karmen jaietan Amaia Agirre eta Imanol Lazkano bertsotan
Jubilatuen egunean bi bertsolariak aritu dira. Villabonako festetara joan behar da gauean Agirre, "doblete" egin behar duela esanez: Lazkanok erantzun egin dio.
2008-07-17 | 17:54:12
III. Bibalabirjen bandera Oria ibaian
Batel diferenteak prestatu dituzte Orian aritzeko. Jende asko hurbildu da hauek ikustera
2008-07-16 | 16:41:11
Jaietan aldaketa bat egitarauaren baitan
Igandean Biell y Rosi taldea zen etortzekoa, baina Argentinako talde bat ariko da
Biell y Rosi Bielorrusiako dantza taldeak Alegian hasi behar zuen haiek prestatuta zuten emanaldi bira, baina bisatuarekin arazoak izan dituzte eta han, etxean gelditu behar izan dira. Horregatik, kontzertu guztiak bertan behera geratu behar izan dira, eta Alegiara Argentinako Ballet Nazionala joango da igandean, 19:30ean herriko plazan.
2008-07-16 | 13:28:21
Karmen egunean herriko dantzarien emanaldia herriko plazan
Giro bikaina izan da plazan, eta dantzari txikiek saio polita egin dute.
etwfcubfjc3go5w0dsbqx6qj0iufg2pimaomuns3nja2furgesvzocafiskpkxwuxb5hnobhitzaosoona.gif&link=http://euskaltube.com/play.php?vid=2292&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF">
Deialdiak
II. Barazki eta Animalien Azokarako izen-ematea
ALEGIA, - 2008-09-17
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.