Warning: mysql_num_rows(): supplied argument is not a valid MySQL result resource in /var/www/vhosts/hitza.info/httpdocs/albisteak.php on line 53
Tolosaldeko Hitza | Javier Madrazok eta Aitor Sarasola alkateak sinatu dute alokatzeko zuzkidura-lojamendu sustatzeko hitzarmena
Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2009ko uztailak 3, Ostirala

2007-11-14 | 16:53:01

Hirigintza

Javier Madrazok eta Aitor Sarasola alkateak sinatu dute alokatzeko zuzkidura-lojamendu sustatzeko hitzarmena

Alegian Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua izan da gaur, alokatzeko 18 bat zuzkidura-lojamendu inguru sustatzeko hitzarmena sinatzen, Alegiko Aitor Sarasola alkatearekin batera.

Hitzarmenaren bidez, etxebizitza hauek aurrera eramango dituzte: Gipuzkoan egiten diren mota horretako aurreneko lojamenduak dira. Lurzoruaren Euskadiko Legean aurreikusita dago, eta gazteei zuzenduta daude etxebizitza hauek.
35 urtetik beherakoentzat dago pentsatuta eta 50 eta 60 metro karratu ingurukoak izango dira, eta soldata baxua dutenentzat bereziki izango da.
120-130 euro inguru kostako da alkilerra. Dirudienez, 2008ko bigarren erdialdean hasiko lirateke. Bukatu, berriz, 2010ean bukatuko lituzkete.

 

 

Jasotako erantzunak:

3

2007-11-16

iep "h" bat (hona) sobran dago, nik ere halakoak zaintzen hasi beharko dut...

2

2007-11-16

Albiste hona, baņa 1. erantzuna hobea.

1

2007-11-15

Albiste ona alegitarrentzat! Izenburua bera baino dezente hobea. Lehenengoan ulertzea ezinezko, eta bigarrenean ere... Halakoak zaintzen ahalegin handiagoa egin beharko litzateke.

Javier Madrazok eta Aitor Sarasola alkateak sinatu dute alokatzeko zuzkidura-lojamendu sustatzeko hitzarmena

Aitor Sarasola alkatea eta Javier Madrazo, etxebizitza berrien inguruan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.