Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2008ko urriak 7, Asteartea

Azken ordukoak

2008-07-07 | 18:53:30

Alegiako V. Zerbeza Festa ostiralean hasiko da

Bi egunetan zehar izango da Elorri pilotalekuan, 19:00etatik aurrera

Intxurre Futbol taldeak antolatzen du zerbeza feria eta Alegiako Udala eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza dira laguntzaileak: aurten 9 garagardo desberdin izango dira, arruntak eta bereziak, prezio desberdinetan. Jatekoak ere izango dira han bertan: ukondoa, saltxitxak, gazta eta postrerako bizkotxo moduko bat ere egongo da.

Ez du erantzunik

2008-07-05 | 13:02:54

Ugaitz Renobalesek 22-17 galdu zuen Elgetako finala Mikel Urrutikoetxearen aurka

Lau t'erdian jokatu zen atzo gauean Elgetako Txapelketa

Urduri hasi zen Ugaitz Renobales (11-1). Ondoren partiduari buelta emango ziola zirudien (17-15). Baina sake bat huts egitean berriro ere partidutik irten eta finala galdu zuen alegiarrak.

Ez du erantzunik

2008-06-25 | 19:00:39

70 urteko gidari bat zauritu da, bi kamioi, furgoneta bat eta auto batek izandako istripuaren ondorioz

Ezbeharra eguerdian izan da N-1 errepidean, Irungo noranzkoan

Barne Sailak jakitera eman duenez, bi kamioiek, furgonetak eta autoak elkarri jo diete eta errepidean gurutzaturik geratu dira eta ondorioz, trafiko guztia errail bakarrera mugatu dute. 16:00a aldera konpondu dute arazoa

Ez du erantzunik

2008-06-24 | 20:37:46

Alegiako Garagardo Azoka uztailaren 11n eta 12an izango da

Intxurre KKEk antolatzen du urtero

Ez du erantzunik

2008-06-05 | 11:56:03

"Herria kantuan" emanaldirako ez da sarrerarik gelditzen

200 sarrerak salduta daude biharko (ostirala) emanaldirako

Ez du erantzunik

2008-05-23 | 11:42:49

Langaurreko bidearen garbiketa bihar (larunbata) egingo dute auzolanean

09:00etan geratu dira auzolanerako

Plazan elkartuko dira 09:00etan eta tartean hamaiketakoa izango da.

Ez du erantzunik

2008-05-13 | 12:49:11

Trenbidean Renfe enpresako langile bat harrapatu du trenak lanean ari zela eta hil egin da

Anbulantzia medikalizatuak bertaratu egin dira eguerdian. Tolosatik Alegiarako tartean gertatu da.

Langilea azkenean hil egin da. Eguerdian gertatu da istripua. Trenek zerbitzua normal ematen jarraitzen dute.

Ez du erantzunik

2008-05-09 | 13:05:53

Alegiako III. Bertso Paper Lehiaketan parte hartzeko bideak zabalik

Ekainaren 6a arte aurkeztu daitezke

Zazpi Astoren Gainean bertsozaleen taldeak antolatu du Alegiako Udalaren eta San Juan eskola eta Aralar institutuaren laguntzaz. 16 urtetik beherakoen artean bi maila izango dira, eta 16 urtetik gora beste bat.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.