Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2008ko urriak 7, Asteartea

2008-05-09 | 13:05:53

Kultura

Alegiako III. Bertso Paper Lehiaketan parte hartzeko bideak zabalik

Ekainaren 6a arte aurkeztu daitezke

Zazpi Astoren Gainean bertsozaleen taldeak antolatu du Alegiako Udalaren eta San Juan eskola eta Aralar institutuaren laguntzaz. 16 urtetik beherakoen artean bi maila izango dira, eta 16 urtetik gora beste bat.

Alegian bertsozaletasuna beti izan da handia. Bertso eskola osatu zuten duela urte gutxi, zaletasuna beti egon da, eta dagoeneko bi urtez bertso paper lehiaketa antolatu dute: orain lekua hirugarrenari egin diote eta beti bezala, Zazpi Astoren Gainean bertsozaleen taldea da antolatzaile. Laguntzen, berriz, San Juan herri eskola, Aralar institutua eta Alegiako Udala izan dira.
Alegiako III. Bertso Paper Lehiaketako oinarriak zehaztuta daude eta hauek dira aurtengoak: parte-hartzaileak, adinaren arabera, bi taldetan banatuko dira. A taldean 16 urte baino gutxiago dutenak, eta B taldean 16 urte edo gehiago dituztenak. A taldean (gaztetxoenean) bi azpitalde egingo dira saridunak aukeratzerako garaian.
B taldekoak, edo 16 urtetik gorakoek gutxienez bost eta gehienez hamar bertso idatzi beharko dituzte. Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira, baina ezinbestekoa izango da doinuaren izena argi adieraztea. Baldintza horietan, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta aurkeztu ditzake.
A taldekoen baldintzak (DBH artekoena) aurrerago zehaztuko dute, eskolakoekin hitz egin behar baitute adosteko.

Ekainaren 6a baino lehen

Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta azken eguna zehaztu dute: ekainak 6, ostirala. Iaz bezala, aurkezteko garaian bi gutun itxi entregatu beharko ditu bertsolariak. Batean, bertso lana sartuko da eta bestean egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta beharrezko beste xehetasunak jarriz. Egileak izenordea beharko du eta hau, bi gutunetan agertu beharko da idatzita.
Bertso sorta Alegiako Kultur eta Kirol Etxean entregatuz jasoko dute, edo bestela, helbide elektroniko honetara bidalita: zazpiastorengainean@gmail.com.

Saria banaketa

Maila bakoitzean lehen biak izango dira sarituak. Dena dela, epaimahaiak bertso sortaren batek beste sari bereziren bat merezi badu, banatu egingo du ere.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.