Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-09-26;Txintxarri Txikik lehen entsegua egingo du gaur. Alegia õõ Txikienen entseguak gaur hasiko badira ere, helduek hasi dituzte jada; astearte eta ostiraletan biltzen dira.

Txintxarri Txikik lehen entsegua egingo du gaur

Alegia ðð Txikienen entseguak gaur hasiko badira ere, helduek hasi dituzte jada; astearte eta ostiraletan biltzen dira.

ERREDAKZIOA

Alegiako Txintxarri Txiki Abesbatzak gaur bertan egingo du lehenengo entsegua. Arratsaldeko 19.00etan izango da herriko Kultur Etxean eta haur abesbatzan parte hartu nahi duten guztiek bertara azaldu beharko dutela argitu dute. Izan ere, 7 urtetik 15 urte bitarteko 20 haur eta gazteek osatzen duten abesbatza honetan, aurten, ahots berrien bila dabiltza.

Txintxarri Txiki abesbatzako zuzendaria Idoia Iraola tolosarra da eta haur eta gazteentzako erakargarria den errepertorioa lantzen dute: zinemako musika, kantu afrikarrak, koreografia duten kantuak eta abar.

Ikasturte honetan zehar, gainera, abesbatzak Jacako Coro Albae Voces haur abesbatzaren bisita jasoko du. Bi abesbatzek elkarrekin kontzertu bat eskainiko dute, eta horretaz gainera, hainbat jarduera egingo dituzte elkarrekin Jacakoak Alegian egongo diren egunetan. Txintxarri Txikiko kideak iazko maiatzean izan ziren Jacan.

Era berean, eta oraindik zehaztu gabe badago ere, abesbatzak leku berri batera irteera bat egiteko asmoa ere badu, bertan kontzertu bat eskaintzeko eta beste abesbatza batekin trukea egiteko.

Helduen abesbatza

Bestalde, helduen Txintxarri abesbatzak ere hasi ditu jada entseguak. Asteartetan eta ostiraletan egin ohi dituzte 21.00etatik aurrera. Garbiñe Orbegozo alegitarrak zuzentzen du ahots nahasietako helduen koru hau. Horiek horrela, Txintxarri abesbatzak Astigarragako Aiztondo abesbatzarekin batera kantatuko du datorren urriaren 18an Alegiako elizan.

Horrez gainera, bi abesbatzak hasi dira dagoeneko azaroaren 16an egingo duten Txintxarri Egunerako kontzertua prestatzen.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.