Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-10-01;Eneko Lasa: ´Omenaldian dena egon zen ondo»

Eneko Lasa: «Omenaldian dena egon zen ondo»

N. URBIZU

Asteburuan Alegian Eneko Lasa arrantzale gaztea omendu zuten, lortutako guztiarengatik. Alegiako Dantza Taldeak Agurra eskaini zion, eta ondoren Udalaren izenean, Maider Jauregik zintzarri bat eman zion (Ana Jesus Ansorena tolosarrak eginikoa). Aitor Sarasola alkateak bere ibilbidea ere gogoratu zuen. Munduko arrantzale txapeldunordeari «omenaldiko dena» gustatu zitzaion.

Aralar institutuko Guraso Elkarteak Lasari ere detaile bat eman nahi izan zion: Maria Angeles Iturraldek jantzi sorta bat eman zion. Aitziber Irazustabarrenak, Intxurre futbol taldearen izenean Ansorenak egindako Intxurreren armarria eskaini zion. Ondoren, zahagi ardoa egin zuten 50 bat lagunek herriko plazan.

Munduko Txapelketari begira

Datorren udan Munduko Txapelketan ariko da eta dagoeneko prestatzen hasi da. «Orain arte Orian aritu naiz baina datorren astean Leitzaranen ibiliko naiz, Orian obratan daudelako. Astean behin, lauzpa bost orduz entrenatuko dut. Ez da asko: udan zehar 8 orduz entrenatu izan dut. Ohituta nago».

Ekainera arte ez du lehiaketarik izango arrantzale alegiarrak. Orduan, ekainetik aurrera, hain zuzen, Gipuzkoakoan eta Euskadikoan lehiatuko da. «Abuztua aldera Mundukoan ariko naiz, eta ondoren Espainiakoan, hemendik urte batera, gutxi, gorabehera».

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.