Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alegia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-10-04;Kolore biziekin eginiko paisaiak

Kolore biziekin eginiko paisaiak

Alegia ðð Urrian zehar Enkarna Megia alegiarraren mihise gaineko margolanak izango dira ikusgai.

nerea urbizu

Alegiako jubilatuen tabernan berriz ere erakusketak jartzen hasi dira uda bukatu ondoren. Oraingoan, urrian zehar izango den erakusketa emakume alegiar batena da: Enkarna Megiarena, hain zuzen ere. Oleoa erabiliz egindako margolanak ikusi ahal izango dira urri osan zehar, asteartetik igandera bitarte eta tabernaren ordutagiaren baitan.

Margolan guztiak figuratiboak dira eta lan hauetatik gehienak naturako paisaiak dira ikusgai daudenak (Mendiak, Zurriola, Sukaldea, Ganbara...); hala ere, erretratoren bat ere badago (Emakumea erretzen eta Emakumearen bustoa).

Kolore oso biziekin eta konbinazio bereziekin egindakoak dira guztiak. Ikusteaz gain, erosteko aukera ere badago: bertan prezioa ere jartzen du.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.